Barne ministerioari eta Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiari (SGIP) deseskalada fasearen inguruan egindako eskaera.
3. junio 2020 salhaketa_arabaSalhaketak, Espetxeetan Giza Eskubideak defendatzen dituzten hainbat erakunderekin eta taldeekin batera, Barne Misterioan eta Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusian (SGIP), desekalada fasearen inguruko eskaera idatzi bat aurkeztu du:
1- Dagoeneko esistitzen diren tresna legal zein tekniko ezberdinen bidez espetxeetako presoen kopurua murriztea.
2- Ez ohiko deiak eta bideodeiak erraztea eta mantentzea.
3- Bisitak, vis a vis-ak eta irteera baimenak ahalbideratzeko neurriak hartzea. Nahi izan ezkero presoak errotuta dauden probintzietara lekualdatzea oinarrizkoa da, eta baldintza hau betetzen den bitartean senideei bisitak egitera joaten uztea.
4- Presoei eta haien senideei deseskalada plangintzei buruzko informazioa ematea. Informazio argia eta fidagarria.
5- Askatasunaren murrizketan oinarritutako zigorrari zentzua ematen dieten tratamendu jardueretara itzulera azkartzea.
6- Presoei eta espetxeetan lan egiten dutenei babes eta higiene materiala banatzea.
7- Onura penitentziarioak lortzeko baldintza malguagoak ezartzea; programetan parte hartzeko aukerarik izan ez den denbora ere kontuan hartzea.
8- Osasun arloan dauden gabezia larriei irtenbidea ematea; inbertsio handiagoarekin eta eskumenak Erkidego Autonomoei esleituz.
Eta amaitzeko, oraingoan bai, erantzun gaitzaten eskatu dugu.
Zinatzaileak:
1. Altsasu Gurasoak,
2. Asociación Libre de Abogadas y Abogados,
3. Asociación Libre de Abogadas y Abogados de Zaragoza,
4. Asociación Pro Derechos Humanos de Andalucía (APDHA),
5. Asociación Sare- VIH,
6. Associació Catalana per a la Defensa dels Drets Humans,
7. Ateneu Llibertari de Gràcia,
8. Centre Irídia,
9. Colectivo de Apoyo a Mujeres Presas en Aragón (C.A.M.P.A),
10. Col·lectiu akelharre,
11. Col·lectiu Ananke,
12. Col·lectiu Rossinyol,
13. Comision Legal Sol,
14. Comissió de Defensa de Il·Iustre Col·legi de l´Advocacia de Barcelona (ICAB),
15. Esculca,
16. Etxerat,
17. Familias de Presos en Catalunya,
18. Grupo Derechos Civiles 15-M Zaragoza,
19. Institut de Drets Humans de Catalunya,
20. Observatorio del Sistema Penal y los Derechos Humanos de la Universidad de Barcelona,
21. Oteando,
22. Pastoral Penitenciaria de Navarra,
23. Red Jurídica,
24. Salhaketa Araba,
25. Salhaketa Bizkaia,
26. Salhaketa Nafarroa,
27. Sare Herritararra – Red ciudadana Sare.