Salhaketa

SALHAKETA – PRESOEN ALDEKO ELKARTEA – ARABA

Zer Gara?
1.982an sorturiko mugimendua, atxilotuta dauden pertsona guztiei eta beraien familiei laguntza eskainita beren duintasun aldarrikapenaren alde lan egiten duena, ondorioz, espetxeetako bizi-baldintzen egoera salatzen duelarik.


Zer nahi dugu?
Espetxeen desagerpena, kartzela zigor jasangaitza izateaz gainera, markaturiko helburu sozializatzailea lortzeko gauza ez delako, horren truke erantzun sozialak eskatzen ditugularik. Bitartean, preso dauden pertsonenganako babes eta elkartasunak legalki onartuak dauzkaten eskubideak errekonozi daitezen lan egitera behartzen gaitu.


Zer eskaintzen dugu ?
Esparru bat, non arazo honengatik eranginduak edo/eta sentsibilizatuak gaudenok lan egiten dugun:

  • Espetxeetako bizi-baldintzak ezagutzera ematen eta baita salatzen ere;
  • Giza laguntza eta zuzenbide penitentziari gaien inguruan aholkua ematen;
  • Kartzela zigorra bizi izan dutenentzat, baliabide erabilgarriak bultzatu edo/eta antolatzen…
  • …eta gure babes elkartasuna atxiloturik dauden pertsona guztientzat eskaintzen.