Gizarte orientaziorako Justizia Berrezartzaile eta antipunitiboaren euskal eredu baten aldeko MANIFESTUA
28. junio 2021 salhaketa_arabaSalhaketa-Araba Presoen Aldeko Elkarteak, 40 urtez espetxeen eta zigor-sistemaren abolizioaren alde laneandaramatzagu, delituari erantzuten zigor kulturatik urrun. Aspalditik, erakutsi izan duenez, ez da eraginkorra etagiza eskubideak sistematikoki urratzen ditu. Horien artean, bizitza eskubidea, tratu duina, intimitatea etaosasunaren kontrako jazarpenak juridikoki eta publikoki salatzen aritu gara, baita ere espetxealdia sufritudutenei laguntzen.
Euskal gizarteari zuzentzen gara publikoki 2021eko urriaren 1erako Espainiako eta EAE-ko gobernuek hiru espetxeetarako adostu berri duten kudeaketa proposamenaren aurrean gure posizionamendua adierazteko. Gaurtik aurrera, MANIFESTU hau zabaltzen diegu eragile sozial, politiko eta erakundeei honekin bat egindezaten. Izan ere, GIZARTE ORIENTAZIORAKO JUSTIZIA BERREZARTZAILE ETA ANTIPUNITIBO EUSKAL EREDUBERRIAREN ALDEKO apustua egiten dugu, kartzela transferentzietako eztabaidan zein eraketan hitza etaeskumena izan dezagun:
Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua 1979an onartu zen, abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren arabera. Hau da, 41 urte igaro behar izan dira transferentzia gauzatzeko. Euskal Espetxeen ereduberria berreziketa eta gizarteratzea oinarrian ditu. EAEko hiru espetxeetako administrazioaren transferentzia azpiegiturei eta horietan lan egiten duten langileei dagokie (zaingoa, esku-hartzea, administrazioa etamantenimendua). Baita hiru espetxeen arteko lekualdaketak, esku-hartze sozialeko baliabideen kudeaketa,espetxe politikaren gestioa, bisiten erregimena, eta bestelako kontuak. Kartzeletako perimetro-segurtasunaErtzaintzaren esku zegoen jada, bai eta lekualdaketak eta segurtasuna ere, adibidez, ospitaleko egonaldiak.
Hala ere, legeria eta erregelamendua (Zigor Kodea, Espetxeetako Lege Organiko Orokorra, Espetxe Erregelamendua eta abar) estatuaren esku jarraituko dute, honek eragin zuzena izanik hirugarren graduen etabaldintzapeko askatasunaren neurrien ezarpenetan. Aipatzekoa da, EAE-ko presoen lekualdatzeari dagokionez, Espainiako Gobernuak eskumen osoa baduela eta izaten jarraituko duela, kasu guztietan.
Hau da, esan bezala, jada osasun arreta, kartzelen segurtasuna eta lekualdatzeak transferituta daudenez, EuskoJaurlaritzako Justizia Sailaren hainbat alderdiekin batera, benetan transferitzen dena espetxeen kudeaketa ekonomikoa eta administratiboa da, baina presoak ez dira transferitzen, hori baita funtsezko puntua. Honek, pertsonen espetxeratzea erakunde pribatu eta partikularrak kobratzen edo janzten dituen negozio hutsbihurtzea ekar dezake.
Eusko Jaurlaritzak azaldutako Euskal Espetxe Eredu Berriak ez badu Espainiako Konstituzioaren 25.2 artikuluak(«askatasunaz gabetzeko zigorrak eta segurtasun-neurri penalak berreziketara eta gizarteratzera bideratutaegongo dira…») ezartzen dion helburua betetzen, huts egitera kondenatua dago. Hala ere, artikulua kontraesanean erortzen da, ezin baita pertsona bat hezi eta birgizarteratu libreki bizitzeko askatasuna berakenduz. Askatasunaz gabetzea bera zigorra, tratu ankerra eta iraingarria da, gainera, zuzenean erasotzen dio pertsonaren duintasunari.
Transferentziak EAEko hiru espetxeetako funtzionario guztiak hartzen baditu, zalantzan jartzen dugu langilehauek orain arte egin ez dutena hemendik aurrera Eusko Jaurlaritzaren kontura geratuko denik. Duda honen arrazoia bada orain arte berrerabili eta birgizarteratzera bideratutako funtzio batzuk esleitzetik urrun, ziegetan itxita dauden pertsonak zelatatu edota eutsi dituztela. Horrek haien lanbidea duintzen lagunduko bailuke.
Zer esanik ez, Euskal Espetxe Eredu Berria izeneko honek mugimendu tarte bat izan daitekeela, beti ere aplikazio orokorreko legediak ahalbidetzen dionaren arabera, orain arte bezala. Beraz, Gobernuak bere alde egiteko borondatea izan beharko luke, bestela, zume berberekin egindako saski berarekin jarraituko dugu.
Hori guztiagatik, gizartea deitzen dugu, oro har, espetxe arloan lan egiten duten elkarteei, alderdi politikoei,sindikatuei, udalak eta aldundiak bezalako instituzioei, elkarte publiko eta pribatu orori, gizartean oinarritutakobetearazpen-ereduari buruzko eztabaida eta apustu irmoa planteatu dezaten. Ereduak EAEn bizi diren edoerrotuta dauden presoen kargu izango luke. Honekin batera, presoen kaleratzeetan aurreratuen daudenherrialdeak bezala, gure «Euskal Labela» lortu ditzagun espetxeen desagerpenean eta kriminalitate-tasamurrizketan. Horretarako, honako urrats hauek proposatzen ditugu:
- Espetxe-transferentziak zentzua du, epe ertainerako helburu nagusia egungo espetxeak (Basauri, Martutene eta Zaballa) ixteko plan estrategiko bati erantzuten badio. Ez ordea, diru publikoa Zubietako espetxe berriaren eraikuntzan eta funtzionamenduan inbertitzea. Askatasunaz gabetzearenordezko eredu bat, bateraezina da Zubietako espetxea eraikitzearekin.
- Presoak, beren dimentsio osoan, transferitzeko gaitasuna lortzearen aldeko apustua egin behar da.Hau da, EAEko espetxeen artean ez ezik, Estatuko, Europako Erkidegoko eta erkidegoz kanpokoespetxeen artean ere lekualdatzea, zigorrak bere bizilekuan edo sustraitzean bete ditzaten.
- Gazteentzako, emakumeentzako eta gizonentzako, tamaina txikiko gizarteratze-zentro espezifikoakjartzea egungo makro-kartzela eta espetxe zaharkituen ordez, hiriburuetan eta herrietan. Baita, gizarte- eta hezkuntza-zentroak, droga-mendekotasunerako, gaixo mentalak edo tratu txarrakematen dituztenak tratatzeko programa espezializatuak; espetxez kanpoko ospitale-unitateetanzerbitzu sozio sanitarioak sortzea gaixotasun infekziosoak, mentalak eta patologia dualak dituztenpertsonentzako. Gainera, delitu kategoria eta mota bakoitzean baliabide espezializatuak, laguntzaprofesionala dutenak, delitu berriak egitea saihesteko. Ez dugu ahaztu behar zigortutako laupertsonatik hiru, gutxi gorabehera, osasun fisiko eta/edo mentaleko arazo larriak eta kronikoak dituztela.
- Baiezta dezakegu, presoen arteko % 60tik gora, 5 urtetik beherako zigorrak dituztenak jabetzaren etaosasun publikoaren aurkako delitu txikiengatik daudela. Askotan, beren droga-mendekotasunarekinloturik, gehiengo handi horrek berrerortze-maila handia du (zigorraren urteak handituz), bizirauteko tresna eta autonomiarik ez duelako. Hori dela eta, delitu txikietarako espetxeratzen dituzte pertsona gehiengoarentzat, ezinbestekoa da, legeak jasotzen dituen askatasunaz gabetzen ez duten neurriak, bultzatzea. Hala nola, gizartearentzako lanak, droga-mendekotasunak, gaixotasun mentalak etapatologia dualak tratatzeko programak, familia-zaintzak, zaintzapeko askatasunak eta abar.
- Ildo horretan, EAEn bizi diren pertsona guztientzako eskubide unibertsal gisa Baldintzarik gabeko Oinarrizko Errenta bat ezartzeak, zalantzarik gabe, aukera ematen du «gizarte-gatazkak» saihesteko, pobreziaren delinkuentzia saihestuz. Horri lotuta, beharrezkoa da espetxetik irtetean gizarte- eta lan laguntzako programak garatzea, bizitza autonomoa garatze aldera, gaitasunak ahalbidetzeko.
- Zigor-arloko betearazpenaren arloan nazioarteko gomendioak betetzeko behatoki independente bat sortzea. Ildo horretan, zalantzarik gabe, unibertsitate erakundeekin eta biktimen eta arau-hausleen eskubideen defentsarako erakundeekin kontuan izanda, euren eskubideen zaintza egiteko zein, itxialdia bertan behera uzteko gizarte- politikak ikertu eta garatzeko, programa sozio-sanitarioen, soziolaboraleneta lan komunitarioen bidez. Programa horiek dagoeneko aztertu dituzte hainbat unibertsitatek, Euskal Herriko Unibertsitateak barne, eta beste herrialde batzuetan funtzionatzen dute,eta presoei, preso ohiei, familiei eta hurbilekoei laguntzeko ekintza kolektiboan lan egiten duten elkarteek aztertu eta esperimentatu dituzte, bai eta esparru judizial eta estrajudizialeko delituen biktimei adiskidetzeko, errestauratzeko eta erreparazioa emateko programetan lan egiten dugun instantziek ere.
- Benetan garrantzitsua dena, gaur egungo justizia zigortzaile, klasista, hetero- patriarkala eta arrazista ereduaren ordez, justizia berrezartzaile, antipunitiboa eta gizarte orientazioa duen eredu baten alde lanegitea da. Honek guztiak, segurtasun eta prebentzioari buruzko, eta delitu eta kriminalitatearen aurkako borrokari eta polizia ereduari buruzko eztabaida publikoa mahaigaineratzen du.
- Espetxealdi iraunkor berrikusgarria aplikatzearen aurrez aurreko aurkakotasuna, bizi guztiko itxialdiaesan nahi duena, bai eta isolamendu erregimen berezia eta lehen gradua ere, Nazio Batuen Erakundeak ezartzen duen bezala indargabetzeko tratu anker eta iraingarriak instituzionalizatzen dituzten torturamotak besterik ez baitira.
- Despenalizazioari buruzko eztabaida sozial eta politiko sakona irekitzea, bai eta esparru juridiko etainstituzional berriak ikertzeko, esperimentatzeko eta sortzeko lana ere, eta hori guztia justiziaadministrazioaren esparruan gizarte-zerbitzuek gidatu behar duten konkurrentzia-printzipioan oinarrituta, administrazioarekin lotutako enpresei emandako zerbitzuen ezkutuko pribatizazioak etaesternalizazioak justizia penala gure diruarekin espetxeratzeko negozio bihur ez dezaten.
Eusko Jaurlaritzak ez badu erabateko aldaketarik planteatzen delituaren aurkako prebentzio- eta borrokaereduan,bai arau-hausteei erantzuteko neurrietan, bai biktimizatutako pertsonei erreparazioa eta itzulketa emateko neurrietan, eredu bera errepikatuko da. Errotuluak aldatuko dituzte, ziegen itxuraldatuko dute betikoaizaten jarraituz: askok, preso dauden pertsonak, delituaren biktimak eta haien familiak giltzapean, etsita edo abandonatuta edukitzearen negoziotik bizi direlako.